Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. On line Dokumentuak
 
Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Geodibertsitatea Kudeatzeko Estrategia 2011-2018

UNESCOk 1984an izendatu zuen Urdaibaiko Biosferaren Erreserbak berarizko lege-jaurpidea du, 5/1989 Legean ezarria, horko lurrei, landareei, abereei, bazterraldeei, urei, eguratsari eta orohar izadi-erapidetza osoari izadiaren, zientziaren, hezkuntzaren, kulturaren, aise-aldien eta gizarte-ekonomien aldeetatik duen garrantziagatik bere onean iraun dezan babesa emateko eta bere oneratzen laguntzeko.

Geroago, 242/1993 Dekretuaren bidez Erabilpenerako eta Kudeaketarako Egitamua onartu zen (27/2003 Dekretuak aldatua eta, egun, berraztertzen). EKEaren helburu nagusien artean ondare naturalaren eta kulturalaren inguruneari buruzko ikerketa, interpretazioa eta heziketa sustatu beharra ezartzen da.

258/1998 Dekretuaren bidez onartutako Jarduera Sozioekonomikoen Egokitzapenerako eta Garapenerako Egitarauak (PADAS) honakoa ezartzen du: Urdaibaiko baliabide naturalak eta ondarezkoak identifikatzea, kanpoko irudia hobetzeko eta turismoa erakartzeko beharra.

Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Geodibertsitatea Kudeatzeko Estrategia esperientzia pilotu modura planteatu da, bateragarri egiteko, alde batetik, eskualdeko garapena eta, bestetik, baliabide naturalak, geologikoak hain zuzen ere, balioestea eta kontserbatzea.

 



Pdf formatuko dokumentuak:
Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Geodibertsitatea Kudeatzeko Estrategia 2011-2018 (1,11 Mb)


Erlazionaturiko informazioa:
Urdaibaiko Biosfera Erreserbako geologia-intereseko lekuak