|
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza departamentuak Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren bihotzean dagoen Oka ibaiko goialdeko estuarioaren berreskuratze osoari ekingo dio, Europar Batasunaren irizpideak eta Biosfera-erreserbetarako Montsenyko planak finkatzen dituenak jarraituz.
Ekingo diren lanetan, Gernika-Lumo, Arratzu, Kortezubi, Forua eta Murueta udalerriak zeharkatzen dituen Oka ibaiaren esparrua berreskuratuko dira, besteak beste, XVI. mendetik gizakiek hainbta aldaketa eragin dituztelako esparru hartan, nekazaritza lanetarako paduren lehortzea, ibaiaren ubidearen kanalizazioa eta abar.
Egindakol aldaketa horiek, eragin kaltegarriak izan dituzte bertako ingurunean, naturan eta ekosistemetan; itsas gora-beheretatik isolatu dute lurra, Bacharis halimifolia landare inbaditzailearen kolonizazioa eta bertako natura patrimonioaren galtzea ekarri dute.
Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate eta Partehartze Zuzendaritzak, Urdaibaiko Biosfera-Erreserbaren bulego teknikoarekin batera, proiektu sendo bat landu du zeinen bitartez Biosferako Erreserba Sarearen helburuak bete ahal izango diren, alegia, kultura eta natur ondarearen balioan jartzearen eta berreskuratzearen bitartez ikerketa eta kontserbazioa eta garapena prozesuak bateratzea.
Modu horretan, ekosistena berreskuratzea helburu nagusia lortzeko eta klima aldaketak dakartzan egoera berrietara egokitzeko, uholdeak ekiditzen dituen hainbat muna artifizial desagertaraztea eta uholdeak erreztuko dituen eta landare inbaditzailearen aurrera ez egitea bermatuko duen ur gezako padurak sortzea aurreikusten du proiektuak.
Era berean, natura balio handiko gunea den esparruaz hiritarrek gozatu ahal izateko bidexkak egin eta seinalizatuko dira eta turismo berdea eta ingurune hezkuntza bultzatuko dira Biosfera-Erreserbaren garapena bermatzeko.
Amaitzeko, proiektua egitearekin batera ikuskaritza zientifiko jarraitua eta ebaluazioa egingo da, etorkizunean Urdaibaiko Biosfera-Erreserban edota antzeko esparruetan egin beharko diren berreskuratze proiektuetan hartuko diren erabakiak egokiak izan daitezen.

|