Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Pertsonak
  6.  
  7. Urak eta Itsasertza
 

WAI-A

Urarentzako kultura berria


ingurumena

uraUra baliabide natural berriztagarria baina mugatua da. Ura ez da kontsumo-ondasuna, baizik eta babestu eta defendatu behar den ondarea, eta hala tratatu behar da.

Sistema hidrikoa ura elementuak eta elemntu hori oinarri duten habitatek eta ekosistemek osatzen dute. Beraz, ura aldi berean baliabidea eta habitata da. Sistema hidrikoak jasaten ditu gehien giza jardueraren eskuhartzea eta eragina. Inpaktuak askotarikoak izan daitezke izaerari eta tamainari dagokionez. Sistema hidrikoa osatzen duten elementu guztiei eraso egin dakieke, haien berezko kalitatea modu itzulezinean hondatu arte eta haiek erabiltzea ezinezkoa izan arte.

Ingurumenaren arlo guztietan bezala, gizarteak uraren erabilera iraunkorra egin behar du, eta horretarako oreka-puntua aurkitu behar da erabilera-ereduaren (edateko ura produzitzea, uretako biomasa ateratzea -arrantza komertziala, akuikultura-, garraiobidea, asialdiko erabilerak -bainua, nabigazioa, kirol-arrantza-) eta ura baliabide gisa eta sistema hidrikoa zaintzaren artean.

Uraren erabilera iraunkorra lortzeko -aurretiko beharrezko baldintza gisa-, uraren kultura klasikoa aldatu behar da, orain arte kontsumo-gizarte tradizionalaren tesian oinarrituta garatu eta sustatu baita, eta ura kudeatzen eta administratzen duten erakundeek kultura hori beren gain hartu dute ikuspuntu antropozentriko, matematiko eta hidraulikotik.

Uraren kultura berria -herrialdeek behar dutena baliabide hidrikoaren erabilera eta kudeaketa iraunkorra ziurtatzeko- kultura ekosistemikoa da. Kultura horrek bere gain hartzen ditu sistema hidrikoaren elementu guztien arteko erlazioak, eta haiek kontzienteki eta modu orekatuan kudeatzen ditu mugapen hidrografikoan zehar, goi-ibarretik hasi eta itsasora arte, ura erabilgarri egongo dela ziurtatzeko kantitateari, kalitateari eta behar adinako fluxua egoteari dagokionez, hala arrazionalki ustiatzeko eta hari esker irauten duten habitat eta ekosistemei eusteko.


Azken eguneratzea: 2007/01/31