Kontsumorako urak, erabili ondoren, hondakin-ur bihurtzen dira. Poluitutako ur horiek ingurunera isuri aurretik arazketa-tratamendu bat egin behar zaie.
1991ko maiatzaren 21eko 91/271 arteztarauak, hiriko hondakin-uren tratamenduari buruzkoak, honako epeak ezartzen ditu hondakin-uren arazketa burutzeko
15.000 biztanle baino gehiago dituzten aglomerazioek, beranduenez ere 2000ko abenduaren 31n.
10.000 eta 15.000 biztanle arteko aglomerazioek, beranduenez ere 2005eko abenduaren 31n.
2.000 eta 10.000 biztanle artean dituzten eta hondakin-urak ur geza eta estuarioetara isurtzen dituzten aglomerazioek, beranduenez ere 2005eko abenduaren 31n.
Udalak eta udalen elkarteak edo partzuergoak helburu horiei erantzuteko diseinaturiko saneamendu-planak aurrera eramaten ari dira, foru aldundien, Eusko Jaurlaritzaren eta Ingurugiro Ministerioaren laguntza ekonomikoarekin lehentasuna duten inguruetan.