Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Urak eta itsasertza

WAI-A

Azaleko ur-masak zaintzeko sarea

Ingurumen Sailak 1993. urtean "Euskal Autonomia Erkidegoko ibaietako uren kalitatea eta ingurunearen egoera zaintzeko sarea" proiektua jarri zuen martxan eta 1994an "Euskal Herriko itsasertzeko uren kalitatea zaindu eta kontrolatzeko sarea". 2002. urtean "EAEko azaleko ur masen kalitatea zaintzeko sarea", proiektua hasi zen eta aurreko sareen informazioa bildu zuen.

Uren kalitatearen kontzeptua zehazteko uretako ekosistemen funtzionamendua azaltzen duten faktore guztiak hartzen dira kontuan. Horregatik eta Uren Politikaren Eremuan Erkidegoko Ekintza Esparrua ezartzen duen 2000/60/EE Zuzentarauaren arabera, hiru adierazle mota erabiltzen dira:

  • Adierazle fisiko-kimikoak, uretan, sedimentuetan eta biotan (bioadierazleak).

  • Adierazle biologikoak, ondorengo hauei buruzkoak: fauna bentonika makroornogabedunak, fauna iktiologikoa, makrofitoak, makroalgak eta fitoplankton.

  • Osagai hidromofologikoari buruzko adierazleak

Xedea

  • Aurreko sareen informazioa datu base bakar batean biltzea.
  • Egoera ekologikoa sailkatzeko metodologiak batzea.
  • Kudeatzeko unitate osoen -demarkazio hidrografiko bereko azaleko ur kontinentalak (ibaiak), transizio eta kostaldeko urak- egoerari buruzko informazioa emateko tresnaren oinarria ezartzea.
  • Urteko txostenak egitea, egoera baloratu eta inguruaren kalitatearen bilakaera aztertzeko.

Helburuak

EAEko azaleko ur masen kalitatea zaintzeko sarea kalitatearen egoera eta bilakaera kontrolatzeko tresna da, eta oinarrizko dokumentazioa egiteko balio du. Dokumentazio hori ondorengo hauetarako erabiltzen da:

  • Uretako ekosistemak planifikatu eta kudeatzeko

  • Arazketa eta saneamendua egoera onean dauden egiaztatzeko

  • Plan hidrologikoak egiteko: EAEko barneko arroak eta Ipar I, Ipar II, Ipar III eta Ebro Plan Hidologikoen berrikusketak.
  • Zientzia ikerketa sustatzeko
  • Uraren Esparru Zuzentarauaren betekizunak (ur masen karakterizazioa, ur masen tipifikazioa, ur masak mugatzea, erreferentziako baldintzak ezartzea, ...)

  • Uren kalitateari buruzko Europako Zuzentarauentzako informazioa (76/464/EB, 78/659/EB...)

  • Ipar-ekialdeko Atlantikoko itsas ingurunea babesteko hitzarmena, OSPAR
  • Ingurumen Esparru Programa. Ingurumen adierazleak
  • Jendeari ingurumen informazioa emateko



Emaitzen txostenak:
2002
2003