Izen osoa
|
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO UR MASEN EGOERA
|
|
Gaia deskribatzeko adierazleak duen garrantziaren justifikazioa
|
Uraren Esparru Zuzentaraua onartu zenez geroztik, uraren kalitate fisiko-kimikoaren kontzeptu tradizionala ordezkatu egin da. Lur gaineko ur-masen egoera ekologikoaren kontzeptu integral eta integratzaileak ordezkatu du aurreko kontzeptu hori. Izatez, lur gaineko ur-masen egoera ekologikoaren kontzeptu horrek adierazle biologikoen, hidromorfologikoen, kimikoen eta fisikokimikoen baterako ebaluazioa barne hartzen du. Uraren Esparru Zuzentarauak, halaber, lurpeko urak ebaluatzeko berariazko irizpideak barne hartzen ditu.
|
|
Aplikatzeko esparru geografikoa
|
Euskal Autonomia Erkidegoa.
|
|
Deskribapena
|
Euskal Autonomia Erkidegoko lur gaineko eta lurpeko ur-masen egoera.
|
|
Kalkulatzeko metodologia
|
Lur gaineko ur-masen egoera ekologikoa zehazteko metodologia garatzen ari da. Euskal Autonomia Erkidegorako Uraren Esparru Arteztarauaren baldintzen interpretazioa ia ebatzita dago ikuspuntu metodologikotik. Haatik, Europar Batasuneko Estatuen arteko kalibrazioa lortzeko lan handia egin behar da oraindik, eta horretarako muga 2006. urtean dago.
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren erreferentziazko dokumentuan deskribatzen da gaur egunera arte (2004) egindako lanen oinarri metodologikoa. Dokumentu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko lur gaineko ur-masen zaintza-sarea du izena. 1. liburukia. 2002an eta 2003an erabilitako metodologiak.
|
|
Neurri-unitatea
|
Adierazpen kualitatiboa.
|
|
Emaitzak aurkezteko modua
|
Garatzen ari da.
|
|
Erlazionatutako Garapen Iraunkorraren EAEko Ingurumen Estrategiako helburuak
|
Gai arriskutsuen eta poluitzaileen isurketak murriztea.
Lur gaineko edo lurpeko ur degradatuak araztea edo garbitzea.
|
|
Erreferentziazko balioa
|
Uraren Esparru Zuzentarauan ezarritako helburuen arabera, ur-masa guztiek kalitate ekologiko ona edo oso ona eduki beharko dute 2015. urterako.
Garapen Iraunkorraren Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Estrategiaren konpromisoen arabera, lur gaineko ur-masen % 80k egoera ekologiko eta kimiko ona edo oso ona izan dezan lortu beharko da 2012. urterako.
|
|
Datuen iturria
|
Uren Zuzendaritza.
|
|
Datuen kalitatea
|
Handia.
|
|
Zehaztapen-maiztasuna
|
Urtekoa.
|
|
Zehazten hasi zen urtea
|
Euskal Autonomia Erkidegoko ur-masen kalitate ekologikoa zehazteko lehen ahalegina 2002. urtean egin zen.
|
|
Jarraipenaren arduraduna
|
Uren Zuzendaritza.
|
|
Oharrak
|
Egoera ekologikoa zehazteko metodologia finkatzen den artean (gehienez 2006. urtea), 1. goiburuko adierazlea hartuko da uraren egoeraren adierazletzat. Jarraian, goiburuko adierazle horren fitxa metodologikoa gaineratu da.
|