1999ko abenduaren 13ko urei buruzko egungo legearen arabera, emari ekologiko edo ingurugiroko eskariak ezingo dira erabili, eta murrizketa hori ustiapen-sistemei orokorrean ezartzen zaie. Emari ekologikoa ibaiak bizitza eduki dezan eraman behar duen gutxieneko emaria da, ibaiaren atal bakoitzean komunitate biologikoen dibertsitatea eta dinamika kontserbatu ahal izateko.
Ingurugiro Sailburuordetzak emari ekologikoak kalkulatzen dituen programa informatiko bat du. Balioa ibaiaren hidrograma naturalari egokitzen zaio, eta hiru alderdietan oinarrituz aurkitzen da:
- Alderdi hidrologikoa, aztertu beharreko atalaren emari-serietan oinarritzen da.
- Alderdi hidraulikoa, aztertu beharreko atalean ibilguaren modelatzeari buruzko datuetan oinarritzen da.
- Alderdi biologikoa, ibaiaren ekosistema eta osatzen duten elementuak gordetzeko egiten den egiaztapena.
Emari ekologikoa kalkulatu ondoren, atal bakoitzean ematen diren etorkizuneko emakidek ibaian hilero hilabete horretarako kalkulaturiko emaria gorde behar dute, eta ibaiak duen gehiegizko emaria bakarrik sartu ahal izango da emakidetan.
|