Uraren Esparru Zuzentarauak aldaketa berritzailea eta sakona eragingo du ur-kudeaketaren arloan. Zuzentarauaren azken helburua da, alde batetik, ur-ekosistemen egoera hobetzea eta, bestetik, uraren erabilera iraunkorra sustatzea.
Uraren Esparru Zuzentarauaren 14. artikuluari jarraiki, herritarren parte-hartzea funtsezko alderdia da Zuzentarauan jasota dauden helburuak lortzeko; eta, hortaz, bada, eskakizun hori betetze aldera, arlo honetan parte hartzeko prozesua abian jarri da Euskal Autonomia Erkidegoan.