Euskadiko barneko arroen demarkazioaren Plan Hidrologikoak, 2009rako bukatu behar denak, uraren kudeaketa eraginkor eta iraunkorrerako beharrezko diren elementu guztiak jaso behar ditu, bai eta demarkazio horretan zehaztutako ingurumen-helburuak lortzeko behar direnak ere. Horrez gain, aldi berean Uraren Esparru Zuzentarauaren (2000/60/EB) ezarpen maila Europako Batzordeari jakinarazteko tresna ere bada. Horrekin oso lotuta, Esparru Zuzentarauak 14.1 artikuluan eskatzen du, haren aplikazioan, eta, batez ere, plan hidrologikoak egin, berraztertu eta gaurkotzean interesa duten alde guztien partaidetza aktiboa bultzatzeko. Ildo horretatik, eta plangintza hidrologikoan parte hartzeko prozesuaren barruko lehen etaparako, honako txosten hau duzue eskuragarri: Uraren Esparru Zuzentarauaren planifikazio-prozesuan parte hartzeko programa, egutegia eta formulak.
|
| Azken eguneratzea: 2007/11/16 |
|