Ura natura-ondasun ezinbestekoa da bizitza egon dadin, eta behar-beharrezkoa da ekonomia- eta gizarte-arloko garapena lortzeko; alabaina, ura erabiltzean eta eskuragarri jartzean, ez dugu ingurumena, oro har, andeatu behar, eta, bereziki, ez dugu ur-ingurunea narriatu behar.
2000/60/EE Uraren Esparru Zuzentarauaren helburu nagusia da alderdi horien guztien arteko oreka iraunkorra lortzea, ura babesteko eta kudeatzeko erkidegoko esparru bat ezarriz.
Zuzentarauak aldaketa sakona eragin nahi du uraren plangintza eta kudeaketaren arloan; izan ere, aurrerantzean, arlo horren oinarriak honako hauek izango dira: ur-baliabidearen eta urari lotutako ekosistemen babesa, uraren erabilera bidezkoa eta orekatua, eta muturreko egoera hidrologikoen prebentzioa.
|