Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Urak eta itsasertza

WAI-A

Hezegunearen definizioa


Gaur egun indarrean dagoen legedian ez dago definituta “hezegunea” (Uren Legean egiten den aipamen minimoa izan ezik); horregatik, ez da erraza asmatzea gune hauek nola hartu behar diren lurraldearen eta sektorearen planifikazioan. Hezeguneen inguruko bibliografia oso zabala da eta iritzi asko daude guneon definizioaz.

Oro har, “hezeguneak” ekosistema mota bat da, sakonera txikiko ura (berdin geza edo gazia, iraunkorra edo aldi baterakoa) duena; hezeguneak dira, adibidez, padurak, estuarioak, albuferak, inguru zingiratsuak... Definizio hori NBNB (Natura Babesteko Nazioarteko Batasuna) elkarteak ezarri zuen, 1962an, MAR proiektuaren barruan, eta Ramsar-eko Hitzarmenak (Iran, 1971) are gehiago osatu zuen, nazioarteko garrantzia duten hezeguneen zerrenda egitea hitzartu baitzen bertan: “Hona zer diren hezeguneak: lur zingiratsuak, istingadiak, zohikaztegiak edo ur naturalez zein artifizialez, ur iraunkorrez edo aldi batekoez, ur geldiaz edo dabilenaz, ur gezaz, gazikaraz edo gaziaz estalitako azalerak, itsasbeheran sei metroko sakonera baino txikiagoko itsas urak barne”.

 

 

Azken eguneratzea: 2006/03/29