Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Urak eta itsasertza
 
Hezeguneen garrantzia


Naturan, giro desberdinen arteko mugetan kokatutako lekuek balio biologiko handia daukate. Leku horietan, adibidez paduretan, itsasoko, ibaiko eta lurreko inguruek bat egiten dutenean, dinamika konplexua sortzen da eta padurako ekosistema eragiten da. Hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko ekosistemei dagokienez, padurako ekosistema da aberastasun biologiko handiena duena.

Iraunarazteko, espezieek beharrezkoa dute esparru biogegrafiko zabala eta hezeguneek aldakortasun- eta desberdintze-ingurua daukate. Bestalde, gaur egun Euskadin hezegune gutxi geratzen dira eta horrek are garrantzitsuago egiten ditu daudenak. Izan ere, hezegune gehienak suntsitu edo larriki hondatu baitira. Gaur egun, hezegune gehienak oso kolokan daude, gero eta egoera ahulagoan daudelako eta beren azalera murrizten den neurrian birsortzeko gaitasuna txikiagoa delako.

Hala ere, nabarmendu beharra dago gune hauek benetan garrantzitsu izateko arrazoi nagusia ekosistema beraren funtzioak direla, bere prozesu eta dinamikak, eragile, osagai edo ezaugarri bakar bat egotea baino gehiago; hau da, benetan garrantzitsuak identitate ekologikoa definitzen duten prozesuak dira. Horrela, onura batzuk eragiten dira, ekologikoak ez ezik, sozioekonomikoak ere bai.

Jakina, “balio txikiagoko hezeguneak” izenekoak are garrantzi handiagoa daukate, oso bitxiak direlako. Babesteko orduan, gizartea jabetuta dago gune jakin batzuk zaindu beharra dagoela; balio txikiagoko hezegune horiek, ordea, maiz baztertuta geratzen dira eta arreta berezia (dagoeneko babestuta daudenak baino handiagoa) eskaini beharko litzaieke. Horrez gain, hezegune horiek guztiek, handiek zein txikiek, sare independientea osatzen dute eta horietako bakoitza hondatu edo suntsituz gero nabarmen eragiten du guztiek osatutako sisteman.

Azken eguneratzea: 2006/03/29