Nazioarteko esparru juridikoan “hezegune” kontzeptua nazioarteko garrantzia zuten hezeguneen Hitzarmenean jaso zen, batik bat hegazti urtarren habitat gisa Ramsar-eko Hitzarmenean, 1971n; hitzarmen horretan hezeguneen funtzio ekologikoen garrantzia aintzat hartu zen eta hezeguneen galera konponezina dela ezarri zen. Horregatik, “Nazioarteko Garrantziko Hezeguneen Zerrenda” egin zen, hainbat arlotako irizpideak kontuan izanik: ekologia, botanika, zoologia, limnologia edo hidrologia, adibidez. Hitzarmenak barneko Eskubidearen balioa dauka 1982an Estatu espainiarrak onartu zuenetik
Hezeguneak babesteko premia berariaz jasota dago Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurugiroa babesteko Lege Esparruan (II. KAPITULUA, 25. art. k), 1/2001 Errege Dekretu Legegilea, uztailaren 20koa, Uren Legearen testu bategina onartzen duena (V Titulua, V. KAPITULUA) eta lege hori garatzen duten arautegietan, eta itsasbazterreko hezeguneei dagokienez, indarrean dagoen Kostaldeko legeari eta bere garapenari lotuta dago, izan ere, hezeguneak, balio handiko ekosistemak izateaz gain, babestu beharreko baliabide hidrikoak baitira.
Urdaibai Biosferaren Erreserba (Bizkaia) gaur egun eremu babestua da, Eusko Legebiltzarreko lege baten bidez.
Txingudiko estuarioak (Gipuzkoa), berriz, Baliabide Naturalak Antolatzeko eta Babesteko Plan Berezia dauka.
Euskal Herriko Natura Kontserbatzeko ekainaren 30eko 16/1994 Legearen barruan, Biasterin (Araba) dauden Carralogroño, Carravalseca, Prao de la Paul eta Muscoko urmaelak biotopo babestu izendatu dira.
Bestalde, natura babestearen aldeko nazioarteko politikaren ildo nagusiak bi hauek dira, gaur egun: dibertsitate biologikoari eta prozesu ekologikoei eustea, garapen jasangarriaren bidez eta lurralde guztirako. Horregatik, beharrezkoa da babesa planifikazioaren hasiera-hasieratik eratzea (Lurralde Antolamendurako Arteztarauak, Lurralde Plan Partzialak erta Sektorialak, planeamendu orokorra eta abar) eta, horren ondoren, balio naturalak iraungo dutela ziurtatutakoan, Natur Guneen Sarea ezartzea gure lurraldeko nabarmenenak irudikatzeko eta elkarrekin lotzeko.
Hezeguneen Lurralde Plan Sektorialaren bere xede nagusia egungo egoera aztertzea eta Euskal Autonomia Erkidegoko hezeguneen problematika azaltzea da, babesteko neurriak ezartzeko, erabilerak eta jarduerak harrera-gaitasunaren arabera arautzeko, eta behar bezala gestionatzeko neurriak eta jarduerak proposatzeko.
|