Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Urak eta itsasertza

WAI-A

Hezeguneen inbentarioa


Euskal Autonomia Erkidegoko Hezeguneen Lurraldearen Arloko Plana (LAP) 2004ko uztailaren 27ko 160/2004 Dekretuaren bidez behin betiko onartu zen (EHAA 2004/11/19). Dekretu horrek hezeguneek garrantzia handia dutela jasotzen du, bertako prozesu hidrologiko eta ekologikoak direla eta. Halaber, Dekretuaren lehenengo paragrafoan hauxe gogorarazten da: "hezeguneak, kostaldekoak zein barrualdekoak, biosferako ekosistemarik aberats eta berezienetarikoak, eta aldi berean ahulenetarikoak dira".

EAEko Hezeguneen LAParen antolamendu-helburuak hauek dira:

1.– Hezegune bakoitzaren balio ekologikoak, paisajistikoak, produktiboak eta zientifiko-kulturalak kontserbatuko direla bermatzea.

2.– Degradatuta dauden hezeguneetako ingurune naturala hobetu, berreskuratu eta birgaitu dadila ahalbidetzea.

3.– Natur baliabideei balioa ematea ahalbidetuko duten ekintza-lerroak finkatzea.

EAEko Hezeguneen Inbentarioak EAEko Hegeguneak antolatzeko esparru orokorra ezartzen du (160/2004 Dekretuaren 4.1. artikulua). Inbentarioa sortu da "hezeguneen garapena ezagutzeko eta, hala dagokionean, beharrezko babes-neurriak adierazteko asmoz".

Inbentario horrek EAEko Hezeguneak 3 Taldetan sailkatzen ditu, antolamendurako proposamenaren garapen-maila eta kasu bakoitzean aplikatutako araudia kontuan hartuta:

  • I. multzoa  (27). Gaur egun natur gune babestutzat jotzen diren hezeguneak, nahiz parke naturalak nahiz biotopo babestuak izan. Urdaibaiko Biosfera Erreserba ere hemen sartzen da.

  • II. multzoa  (19). Lurzoruaren Erregimenari eta Hiri Antolamenduari buruzko legeriari jarraiki hirigintza-plangintza bereziak babesten dituenak, edo hezeguneen LAPek xehetasunez antolatutako hezeguneak.
  • III. multzoa  (332). Inbentarioan jasota dauden eta aurreko multzoetan
    agertzen ez diren gainerako hezeguneak biltzen ditu. Hegune horiek ez daukate ez antolatzeko tresnarik, ezta arautzeko tresnarik ere.

EAEko Hezegune Babestuen Katalogoa  "garrantzi gehien duten hezeguneak babesten direla bermatzeko" sortu da, eta I. eta II. multzoetako hezeguneak biltzen ditu.

Hezeguneen Inbentarioa mantentzea eta eguneratzea Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailaren Biodibertsitatearen Zuzendaritzari dagokio (4.2. art.)

 

 

Azken eguneratzea: 2008/04/10