Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Urak eta itsasertza

WAI-A

Nitratoekin ura kutsatzeko arriskutan dagoen inguruko nitratoen edukia

1991ko abenduaren 12ko 91/676/EEE Zuzentarauaren eta Espainiako estatuan otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuaren bidez egin zen transposizioaren arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluaren 1998ko abenduaren 22ko Erabakiarekin, 390/1998 Dekretua onartu zen: nekazaritzako jardueretatik ateratzen diren nitratoek ura kutsatzeko arriskua dagoen Gune Kalteberen Adierazpenarena. Bertan daude finkatuta Gune Kalteberak izendatzeko arauak: nekazaritzako jardueretatik ateratzen diren nitratoek ura kutsatzeko arriskua duten guneenak. Eta Euskal Autonomia Erkidegorako Nekazaritzako Ohitura Onen Kodea onartu zen. Era berean, Gune Kaltebera izendatu zen Gasteizko lurrazpiko ur-masaren Ekialdeko Aldea. Ondoren, 2000n, nitratoek kutsatzeko arriskua duten Gune Kalteberen gaineko Ekintza Plana argitaratu zen (2000ko abenduaren 18ko Agindua).

Gero, 2008an, Gasteizko Gune Kaltebera handitu eta Dulantziko alderdia sartu zen (2008ko apirilaren 8ko Agindua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko sailburuena), eta ekintza-planak eguneratu ziren (2008ko urriaren 15eko Agindua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko sailburuena).



Pdf formatoko dokumentuak:
2004 (1,07 Mb)
2005 (1,42 Mb)
2006 (2,14 Mb)
2007 (1,9 Mb)
2008 (2 Mb)