Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Lurzorua

WAI-A

Higadura potentziala eta erreala


Higadura potentzialaren kontzeptua hauxe da: higaduraren beste eragileak -aldapa, lurzorua higakorra izatea, etab.- aldatu gabe, landaredia lurraldetik guztiz desagertuko balitz sortuko litzatekeen higadura.

Kontzeptu hori erabil liteke lursail soildu berri eta lurrazaleko horizontea irauli gabeetako higadura iragartzeko, nahiz eta mugak izan.

Higadura potentzialaren mapa oso erabilgarria da landarediak lorzorua zenbateraino babesten duen jakiteko eta lurralde guztian landaredia babesteak duen garrantziaz jabetzeko, higadura prozesua kontuan hartuta.

Higadura errealaren mapan higaduraren eragile guztiak hartzen dira kontuan, baita landarediak eskaintzen duen babesa ere.

 

 

 

 

 

Azken eguneratzea: 2007/02/13