Kalkulu-orri baten bidez dabilen programa informatikoak higaduraren kartografiaren arazo estatikoari irtenbidea ematen dio. Higadura errealaren kartografiak egungo egoerarako ereduek aurreikusten dituzten baloreak zeintzuk diren erakusten du eta higadura potentzialaren kartografiak egoera berean higadura baloreak erakusten ditu, baina lurzorua landaredirik gabe.
Dena den, tarteko egoerak daude, lurralde kudeatzailearentzat interesgarriak izan daitezkeenak eta programak ebalua ditzakeenak. Kartografiarekin bakarrik egoera horiek ezin izango genituzke ebaluatu.
Programaren emaitzak sartutako baloreek baldintzatzen dituzte eta iragarpenak aztertu nahi dugun egoeraren faktoreak zenbat eta ondoen islatu, orduan eta hobeto erakutsiko du errealitea.
Programa ondo erabiltzeko higadura iragartzeko ereduak ezagutu behar dira. Bestela, eredu horiei buruzko bibliografia edo EAEko lurzoruen higaduraren maparen memoria -dagozkion atalak- aztertzea komenigarria da.
Kalkulatzeko programa (621 kb)
|