Lurzorua, ura, airea eta eguzkiaren argiarekin batera, lurreko sistema ekologikoen bizitzaren oinarria da. Lurzoruak habitat ekologikoa eskaintzen die organismo eta mikroorganismo ugariri eta, gainera, erreserba genetikoa da. Gizakiek egindako jarduera gehienen abiapuntua eta helmuga da. Lurzoruaren kalitatea okerragotu egiten bada, normalean biodibertsitatea ere murriztu egiten da, eta horrek espezieak eta ekosistemak galtzea dakar, eta sarri atzerabiderik gabe.
|