Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Lurzorua
 

WAI-A

Lurzoruaren sistemaren arazoak eta arriskuak


Giza kokalekuen eta azpiegituren gehitzeak, batez ere industria eta garraiorako, hondakinen isurketak, mineral-erauzketak eta nekazaritza intentsiboak, besteak beste, presio handia egin izan dute eta egiten dute lurzoruaren sistemarengan.

Lurzoruaren degradazioa lurzoruek bere berezko funtzioak betetzen jarraitzeko duten egungo edo etorkizuneko ahalmena murrizten duen prozesu degeneratiboa da. Hori arrazoi naturalengatik nahiz arrazoi antropikoengatik gerta liteke.

Oro har, lurzoruaren degradazioko bi prozesu-mota bereizten dira:

  1. Lurzoruko partikulen lekualdatzea sorrarazten dutenak. Garrantzitsuenak urak eta haizeak eragindako higadurak dira.

  2. Lurzoruaren degradazioa in situ sorrarazten duten fenomenoak. Degradazio fisikoko (trinkotzeaartifizializazioa) edo kimikoko prozesuak izan daitezke (azidotzea, gazitzea, materia organikoa galtzea, kutsadura)

 

 

Azken eguneratzea: 2006/02/08