Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Lurzorua

WAI-A

Azidotzea


Ur kontinentalen edo/eta itsasoko uren eta lurzoruen azidotzea arazo larria da Europa osoan. Arazo honen jatorria energia lortzeko materia organikoak erretzean sortzen da, horren ondorioz nitrogeno oxidoen eta sufrearen kantitate handiak igortzen baitira atmosferara; horrez gain, konposatu horiek industriako beste jarduera batzuetan (azidoak, papera, zementua, etab. fabrikatzean) eta ibilgailuen trafikoaren ondorioz ere igortzen dira. Atmosferan, oxido horiek hidratatu egiten dira eta lehendik dauden kondentsazio-nukleoen inguruan ur azidoko partikulen esekidura sortzen da, eta jalkitze hezeko mekanismo deiturikoa gertatzen da (euri azidoa). Halaber, gerta daiteke oxido horiek iturrietatik zuzenean lurzoruetara eta uretara iristea, eta orduan jalkitze lehorra deiturikoa gertatzen da. Erreakzio atmosferikoko mekanismo kimikoak konplexuak dira eta zenbaitetan azidoak ez diren konposatu ugarik hartzen dute parte beraietan, adibidez, amoniakoak. Lurzoruan edo uretan dagoenean, jalkitze azidoak haien ezaugarri kimikoak aldatu egiten ditu eta ondoren ekosistemei eragiten die; izan ere, ekosistemako kate batzuetan oinarrizkoak diren prozesu kimikoei eragin diezaieke, inguruneak inpaktua xurgatzeko duen ahalmenaren arabera. Ingurugiroaren arazo honen beste eragin kaltegarri bat materialen korrosioan hautematen da. Euskal Autonomia Erkidegoan 1986. urteaz geroztik jalkin azidoa identifikatu eta kuantifikatzeko azterketa sistematikoa egin da, eta azterketa horren barruan jalkin azidoak Pinus radiataren populazioari nola eragiten dion ere aztertzen da. Ondorio gisa, atzeranzko ibilbideen azterketan (Europako kontinentetik SO2 eta NOx-en igorpenez beteta datozen eta oro har inguruneari eragin diezaioketen hodei-masen ibilbidearen azterketan) oinarrituz dokumentatu ahal izan denez, Euskal Autonomia Erkidegoko jatorri antropogenikoko jalkin azido handienak kontinentetik datoz eta zuhaitz-populazioengan duten eragina ez da beti bera izaten.

 

 

Azken eguneratzea: 2006/11/20