Lurralde osorako geruza sortu da, shape bektorial formatuan 8 kategoriarekin, orri kartografikoetan kargatu ahal dena. Horrela, esparruen jarraitutasuna bermatuko da. USLE eta RUSLE ereduentzat egin da, bai lurzoru galera erreal bai pontentzialentzat. Erabili diren kategoriak eta bakoitzaren esanahia honako taula honetan azaltzen dira:
| LURZORUAREN GALERAK |
INTERPRETAZIOA |
|
0 (t/ha eta urteko)
|
Ez dago higadura prozesurik; adibidez, hiri eta herrietan, errepideetan, urtegietan, eta abarretan.
|
|
0tik 5era (t/ha eta urteko)
|
Higadura oso txikia da eta lurzoru galerak onargarriak dira. Ez dago higadura garbirik.
|
|
5etik 10era (t/ha eta urteko)
|
Higadura txikia da eta lurzoru galerak onartu ahal dira. Beharbada ez dago higadura garbirik.
|
|
10etik 25era (t/ha eta urteko)
|
Higadura arina da. Higadura egon badago, baina ez da agerikoa.
|
|
25etik 50era (t/ha eta urteko)
|
Higadura ertaina da. Higadura egon badago, baina baliteke ez izatea agerikoa.
|
|
50etik 100era (t/ha eta urteko)
|
Higadura larria da. Higadura agerikoa da.
|
|
100etik 200era (t/ha eta urteko)
|
Higadura oso larria da. Higadura oso nabaria da.
|
|
200etik gora (t/ha eta urteko)
|
Higadura latza da. Higadura nabarmena da.
|
Taula horretan higadura agerikoa dela esaten dugunean, ulertu behar dugu lurzoruaren azala irauli gabe dagoela. Bestela, nekazaritza lanak baldin badaude, higaduraren eragina ezkutatuta geratuko da.
Lurzoruaren galera hektareako eta urteko 10 tonakoa bada, lurzoruaren azalak milimetro bat galduko du urteko gutxi gorabehera. Baina galtzen den neurrian harri amatik material fina sortzen da -nahiz eta sorrera hori alda daitekeen faktoreen arabera-, hori dela eta, galerak eta sortutako partikula finak berdinduko dira eta oro har ezin dugu esan galera garbiak daudela.
RUSLE POTENTZIALA (48.714 kb)
RUSLE ERREALA (59.040 kb)
USLE POTENTZIALA (58.142 kb)
USLE ERREALA (153.411 kb)
|