Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Lurzorua

WAI-A

Lanaren helburua


Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak Euskadiko Lurzoruen Higaduraren Mapa egin du. Lana 2005. urtean egin zen eta honako helburu hau dauka: Autonomia Erkidego osorako lurzoruen higadura hidrikoa -laminarra zein errekastoetakoa- neurtzeko kartografia egitea.

Kartografia egiteko ezarritako metodologia USLE eta RUSLE ereduena da. Lanaren eskala 1:25.000 da eta emaitzak, formatu digitalean eginda dagoenak, lurraldearen higadura potentziala eta erreala erakusten ditu.

Kartografia ez ezik, memoria zehatza, datu basea eta programa informatikoa, Microsoft Excel formatoko kalkulu-orrian egindakoa, ere badaude. Tresna horrek higadura potentziala zein erreala zenbatekoa den iragartzen du, lurraldearen egoera zehatza edo hainbat faktoreren konbinazioa kontuan hartuz, USLE eta RUSLE ereduen arabera.

 

 

Azken eguneratzea: 2007/02/27