Ibaien eta ibaiadarren kalitatea alde kualitatiboen eta hainbat parametro fisikoen eta kimikoen bidez neurtu daiteke.
Mediterraneoko isurialdeko alde kualitatiboen artean, parte hartu duten taldeek gehien behatutako balioa eutrofizazioa izan da. Kantauriar isurialdean, berriz, uraren usain txarra nabarmentzen da:
ITXURA Mediterraneoko isurialdea Kantauriar isurialdea
Usain txarra 6,1 35,7
Hildako arrainak 3 6,4
Aparrak 12,1 15,9
Olioak 3 19,8
Landaretza handia
uretan 18,2 14,3
Korronteak ehunekotan adierazita
Bai Mediterraneoko, bai Kantauriar isurialdeetan, behatu diren balio fisikoak eta kimikoak onargarritzat hartzen diren tarteetan daude. Dena dela, kontuan izan behar da nitritoak kontzentrazio txikietan toxikoak direla:
PARAMETROA Mediterraneoko isurialdea Kantauriar isurialdea
pH 7,4 7,3
Nitratoak 11,4 mg/l 12,2 mg/l
Nitritoak 0,7 mg/l 0,8 mg/l
Oxigenoa 9,3 mg/l 9,8 mg/l
Tenperatura 12,1 ºC 15,1 ºC
Behatu diren batezbesteko balioak
Bestalde, uretako zenbait ornogabeen presentzia eta absentzia ikertzen da, uraren kalitatearen adierazle biologiko bezala erabilita. Grafikoetan ikus daitekeen bezala, aztertutako puntu gehienetan uraren kalitatea ona edo ertaina da bi isurialdeetan.


|