Normalean, ibaialde kanpainan parte hartzen duten taldeek bizi diren inguruan hartzen dituzte laginak. Horregatik, ondo ezagutzen dute laginak hartzeko aukeratutako ingurua. Atxikitako taulan ikus daiteke hori. Bizkaiko golkoko isurialdean ezagutza-maila handiagoa da Mediterraneoko isurialdean baino; izan ere, Mediterraneoko isurialdean analisia egindako taldeek eremu ezezagunagoak hautatu zituzten.
ALDEZ AURREKO Mediterraneoko Bizkaiko golkoko
EZAGUTZA isurialdea isurialdea
Ezagutza ona 35,3 48,2
Ezagutza eskasa 11,8 28,7
1. edo 2. bisita 47,1 20
Informaziorik gabe 5,9 3,1
Laginketa-puntuak ehunekotan adierazita
|