Ibaiaren ibilgua hiru zatitan banatu dezakegu: goi-ibilgua, ertaina eta behe-ibilgua. Goi-ibilgua, ibaia jaiotzen den eremua da; aldapa asko duen tartea da eta urak abiadura handia du tarte horretan. Ibilbigu ertaineko eremuan aldapa txikiagoa da eta ondorioz, abiadura ere gutxitu egiten da tarte horretan. Azkenik, behe-ibilguan ibai-ahoa dago, ibaia itsasoratzen den tartea; bertan ez dago aldaparik eta ondorioz, ura oso mantso mugitzen da.
Ondorengo taulan ikus daitekeen bezala, parte hartu duten talde gehienek ibaiaren ibilbigu ertainean egin dute azterketa.
IBAIAREN IBILGUA Mediterraneoko Bizkaiko golkoko
isurialdea isurialdea
Goi-ibilgua 17,65 12,82
Ibilgu ertaina 70,59 65,13
Behe-ibilgua 11,76 21,54
Egiaztatu gabe 0,00 0,51
Laginketa-puntuak ehunekotan adierazita
|