Orokorrean, ibaiaren ibilgua aldatzean, haranaren itxura ere aldatu egiten da. Gauzak horrela, ibaiaren goi-ibilguan, haranak "V" itxura izaten du askotan; ibilbigu ertainean, "U" forma izaten du sarritan; eta eremu baxuan edo ibai-ahoan, itxura laua izaten du.
Bai Bizkaiko golkoko isurialdean, bai Mediterraneoko isurialdean, lagin erdiak baino gehiago "U" forma eta itxura laua duten haranetan hartu dira. Izan ere, talde askok beraien bizilekutik gertu, erdigune urbanoetatik gertu egin nahi izan dute ikerketa eta leku horietako gehienak ibaiaren ibilbigu ertainean eta behe-ibilguan daude.


|