Aurreko urteetan bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko ibaiak eta ibaiadarrak ezagutzeko eta aztertzeko asmoz, ibaialde’06 kanpaina egin da. Kanpainarako proposatutako ibaiak eta ibaiadarrak azaltzen dira ondorengo zerrendan.
ARABA
- Baia.
- Ega eta haren ibaiadar Berron, Igoroin, Izki, Musitu eta Zirauntza.
- Ebro eta haren ibaiadar Grande.
- Omecillo eta haren ibaiadar Tumecillo.
- Puron.
- Uribarri eta haren ibaiadar Alegria, Uda, Barrundia, Batan, Barrundia, Bostibaieta, Errekaleor, Iturrizabaleta, Olarizu eta Zaia.
BIZKAIA
- Artibai eta haren ibaiadar Urko.
- Artigas.
- Asua eta haren ibaiadar Untza.
- Butroe eta haren ibaiadar Gatika.
- Kadagua eta haren ibaiadar Azordoiaga, Gongeda, Herrerias eta Izalde.
- Castaños eta haren ibaiadar Ballonti.
- Ea eta haren ibaiadar Argin.
- Gobela eta haren ibaiadar Bolue, Larrañazubi eta Torreko Erreka.
- Ibaizabal eta haren ibaiadar Abola, Aranzelai, Aretxabalgane, Elorrio, Garitondo, Lekubaso eta Mañaria.
- Lea eta haren ibaiadar Ballestegi, Ikaran, Muxo eta Zulueta.
- Mercadillo eta haren ibaiadar Cotorrio, Valdeveci eta Tresmoral.
- Nerbioi eta haren ibaiadar Bolintxu, Izorra, Larrumbe, Mariaka eta Zeberio.
- Oka eta haren ibaiadar Arteaga, Belendiz, Oma, Mape eta Paguko Erreka.
- Udondo.
GIPUZKOA
- Abendaño-Iñurritza.
- Bidasoa eta haren ibaiadar Hirugurutzeta, Ibarla, Jaizubia, Mokozorrotz, Olaberria eta Ugalde.
- Deba eta haren ibaiadar Angiozar, Aramaio, Ego, Kobate, Madariaga, San Lorenzo eta Oñati.
- Ibaeta.
- Oiartzun eta haren ibaiadar Arditurri, Molinao eta Zubitxo.
- Oria eta haren ibaiadar Agauntza, Amezketa, Amundarain, Araxes, Asteasu, Berastegi, Elduarain, Eztanda, Harane, Leitzaran, Mariarats, Santio eta Tximistarri.
- Saturraran.
- Urola eta haren ibaiadar Altzolaras, Aratz, Errexil, Ibaieder, Kilimon, Narrondo eta Sastarrain.
- Urumea eta haren ibaiadar Barkaiztegi, Landarbaso eta Oianume.
Ibaien ibilbideen bilakaeran, faktore garrantzitsua da EAEko orografia nabarmena. Gauzak horrela, bi isurialde nagusi bereiz daitezke: Bizkaiko golkoko isurialdea eta Mediterraneoko isurialdea. Bizkaiko golkoko isurialdean, mendikate nagusietako iparraldeko mendi-mazeletatik abiatuta zuzenean Bizkaiko golkoan itsasoratzen diren ibaiak daude. Mediterraneoko isurialdean, berriz, EAEko gailur garaietako hegoaldeko aldapetatik urak Ebro ibaira isurtzen dituzten ibaiak daude.
|