Parametro kualitatibo eta fisiko-kimiko batzuek ibaien egoera ebaluatzeko balio dute.
Oro har, EAEko ibaietan ez da balio negatibo asko ikusi alderdi kualitatiboei dagokienez.
ALDERDIA Isurialde mediterraneoa Kantauriko isurialdea
Usain txarra % 15,56 % 13,24
Arrain hilak % 2,94
Aparrak % 13,33 % 13,24
Olioak % 9,8
Eutrofizazioa % 4,44 % 4,41
Aztertutako puntu guztien gaineko ehunekoa
Orokorrean, ibaietan egindako azterketa fisiko-kimikoek balio positiboak eman dituzte; ibai askotan, ordea, nitrito kopuru ez egokiak daudela ikusi da. Hori kontuan hartu behar da, zeren nitritoak oso toxikoak izaten baitira, nahiz eta kopuru oso txikian agertu (0,5 mg/l-tik gora).
PARAMETROA Isurialde mediterraneoa Kantauriko isurialdea
pH-a 7,5 7,2
Nitratoak 13,78 mg/l 12,12 mg/l
Nitritoak 0,28 mg/l 0,5 mg/l
Oxigenoa 9,62 mg/l 9,6 mg/l
Tenperatura 11,37 ºC 15,47 ºC
Batez besteko balioak
Uraren kalitatea ibaietako zenbait ornogabe bentonikoren bitartez ere neur daiteke. Ornogabe horiek adierazle biologiko gisa erabiltzen dira.
Isurialde mediterraneoari dagokionez, aztertutako ibai gehienek kalitate oso ona dute, eta Kantauriko isurialdeari dagokionez, aldiz, ona dute.

|