Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Departamento de Medio Ambiente y Ordenación del Territorio

euskadi.net

Inicio

Estás en:
  1. Inicio
  2.  
  3. Medio Ambiente
  4.  
  5. Aztertu
  6.  
  7. Ibaialde
 
Ibaiaren ibilgua. 2007ko emaitzak


Oro har, ibaiak hiru zatitan bereizten dira, higadura-ahalmenaren eta jalkinak garraiatzeko ahalmenaren arabera. Goi-ibilguan (ibaia jaiotzen den lekua) aldapa handiak izan ohi dira eta ura abiadura handian ibiltzen da.  Erdiko ibilguan aldapa gutxiago izaten denez gero, uraren abiadura txikiagoa izan ohi da. Azkenik, ibaiaren behe-ibilgua edo ibai-ahoa zona laua izaten da; bertan, ura ia ez da mugitzen eta jalkin asko metatzen dira.

Kanpaina honetan, azterketa Kantauriko isurialdean egin duten talde gehienek ibaiaren erdiko ibilguan egitea aukeratu dute. Aitzitik, isurialde mediterraneoan, goi-ibilgua eta behe-ibilgua aukeratu dituzte.

IBAIAREN IBILGUA: Isurialde mediterraneoa    Kantauriko isurialdea

Goi-ibilgua                         % 40                         % 13,24

Erdiko ibilgua                     % 20                         % 60,29

Behe-ibilgua                       % 40%                      % 26,47

Azterketaren puntu guztien gaineko ehunekoa
Azken eguneratzea: 2008/03/25