Normalean, haranaren forma aldatu egiten da ibaiaren ibilguarekin. Askotan, ibaia jaiotzen den lekuak "V" forma izaten du, erdiko ibilguan "U" forma izaten du eta ibai-ahoan, berriz, forma laua hartzen du.
Kanpaina honetan parte hartu duten taldeen erdiek "U" forma duten haranetako ibaietara egin dituzte irteerak eta taldeen heren bat, berriz, leku lauetara irten da. Hori ez da harrigarria, zeren talde gehienek hiriguneetatik hurbil dauden ibaiak (normalean bailara lauetatik gertu daudenak edo "U" forma dutenak) aztertzea aukeratu baitute.