Ibaiaren egoera ikertzeko modu bat da olio, apar edo hildako arrainik dagoen behatzea. Usain txarra askotan sustantzia kutsatzaileen ondorioa izaten da, eta eutrofizazioa (gehiegizko elikagaiak), nahiz eta prozesu naturala izan, nitrato eta fosfatoak dituzten isurketen ondorioz ere gerta daiteke.
Orokorrean, gure ibaietan ez dira balio negatibo asko ikusi.
ITXURA Isurialde mediterraneoa Kantauriko isurialdea
Usain txarra 8,3% 15,6%
Arrain hilak 1,7%
Aparrak 5,6% 8,4%
Olioak 5,9%
Eutrofizazioa 4,44% 4,6%
Aztertutako puntu guztien gaineko ehunekoa
Ondoren ibaietan neurtutako parametroen batez bestekoak azaltzen dira. Orokorrean balioak positiboak izan dira; hala ere, ikertutako hainbat lekutan nitrito kantite baxuak aurkitu dira. Hori kontuan hartzekoa da, izan ere, nitritoak, toxikoak baitira kantitate baxuetan (0,5 mg/l-tik aurrera).
PARAMETROA Isurialde mediterraneoa Kantauriko isurialdea
pH-a 7,43 7,14
Nitratoak 19,6 mg/l 7,95 mg/l
Nitritoak 0,85 mg/l 0,77 mg/l
Oxigenoa 9,41 mg/l 9,61 mg/l
Tenperatura 12,13 ºC 13,57 ºC
Batez besteko balioak
Adierazle biologikoek ere balio dute uraren kalitatea neurtzeko. Ibaietan aurkitzen ditugun ornogabe batzuk oso sentikorrak dira aldaketen aurrean, eta horiek egotea, edo ez egoteak, ibaiaren egoera zein den adierazten digu.
EAEn, ornogabe horien arabera, aztertutako ibaiek kalitate ona dute.

