Ibaiak, higadura-ahalmenaren eta jalkinak garraiatzeko ahalmenaren arabera, hiru zatitan banatzen dira: goi-ibilgua, erdi-ibilgua, eta behe-ibilgua. Goi-ibilguan aldapa handiak izan ohi dira eta ura abiadura handian ibiltzen da. Erdiko ibilguan aldapa gutxiago izaten da, eta uraren abiadura txikiagoa da. Azkenik, ibaia bokalean amaitzen da, bertan urak lasaitasunez isurtzen dira.
Hiriak eta herriak, gehienetan erdi eta behe ibilguetan biltzen dira. Horregatik, ez da harritzekoa taldeek ikerketa leku hauetan egitea.
IBAIAREN IBILGUA Isurialde mediterraneoa Kantauriko isurialdea
Goi-ibilgua 5,56% 11,82%
Erdi ibilgua 47,22% 70,46%
Behe ibilgua 47,22% 17,72%
Azterketaren puntu guztien gaineko ehunekoa