Haranaren itxura, askotan ibilguarekin bat dator. Horrela, goi ibilguak “V” itxura izango du; erdiko ibilguak “U” forma izango du, eta behe ibilgua laua izaten da.
Esan beharra dago Araban, sarritan itxura laua duela; horregatik normalean ez dute patroi hau jarraitzen, eta mediterranear isurialdeko ibai gehienek bailara lauak edo “U” formakoak osatzen dituzte.
Lehenago aipatu bezala, talde gehienak hurbil dauden ibaietara irteten dira. Kasu honetan, ikusi dezakegu gehienek “U” formako bailaretan, edo haran lauetan egin dute ikerketa.