Usain txarra, olioa, aparra, hildako arrainak edo eutrofizazioa, askotan, kutsaduraren ezaugarri dira. Batzutan prozesu naturalen ondorio bezala sortzen badira ere (adibidez eutrofizazioa, gehiegizko elikagaiak), gehienetan nitrato edo fosfatoak dituzten isurketen ondorioz pasatzen da.
Orokorrean, gure ibaietan ez dira balio negatibo asko ikusi.
| ALDERDIA | Mediterranear Isurialdea | Kantauriar Isurialdea |
|---|---|---|
| Usain Txarra | 17,10% | 16,90% |
| Arrain Hilak | 5,70% | 2,70% |
| Aparrak | 17,10% | 14,20% |
| Olioak | 2,90% | 7,10% |
| Eutrofizazioa | 6,00% |
Ehuneko datu hauetan baliatuz: Mediterranear Is.: 35; Kantauriar Is.: 183
Kontuan hartu beharreko bestelako parametroak, kimikoak dira. Nitritoak dira, dudarik gabe, balio negativo kezkagarrienak. Substantzia horiek, kantitate txikitan oso toxikoak dira, eta puntu askotan aurkitu dira.
| PARAMETROA | Mediterranear Isurialdea | Kantauriar Isurialdea |
|---|---|---|
| pH-a | 7,21 | 7,07 |
| Nitratoak | 15,90 mg/l | 12,67 mg/l |
| Nitritoak | 0,38 mg/l | 0,74 mg/l |
| Oxigenoa | 9,06 mg/l | 9,87 mg/l |
| Tenperatura | 13,26 ºC | 14 ºC |
Batez besteko balioak
Ornogabe bentoniko batzuen presentziak edo gabeziak uraren kalitatea ona edo txarra den adierazi dezakete. Ornogabe batzuk oso sentikorrak dira uraren aldaketen aurrean, eta horiek egotea, edo ez egoteak, ibaiaren egoera zein den adierazten digu.
EAEn, ornogabe horien arabera, aztertutako ibaiek orokarrean kalitate ona dutela adierazten dute.
Isurialdeen grafikak: