
Hurrengoan zera laburbiltzen da: ibaietara isurtzen diren produkturik kutsakorrenak zein diren, horien jatorria zein den eta ingurugiroarekiko eta giza osasunarekiko nolako eragina duten.
| KUTSATZAILEA | JATORRIA | ERAGINAK |
|---|---|---|
| Metal astunak | Batez ere industria | Biometagarriak dira. Sistema neuromuskularrean eragiten dute eta hilgarriak izan daitezke. |
| Konposatu organohalogenatuak | Fitosanitarioak produktuak. Erabilera industrialak. | Konposatu organohalogenatuak. Biometagarriak. Mutazio genetikoak eragiten dute. |
| Materia organikoa | Nekazaritza eta abeltzaintzako ustiakuntzak. Etxeak. Industriala | Eutrofizazio prozesuak. |
| Nutriente edo mantenugaiak | Etxeetako eta industrietako garbigarriak. Nekazaritzako ongarriak. | Eutrofizazio prozesuak. |
| Konposatu organikoak (petrolioa,fenolak, …) | Ihesak eta garbiketa industriala. Findegiak. Erabilgarria ez den botatako olioa. | Argiari ez diote uzten pasatzen eta fotosintesia aldatu egiten dute. |
| Kutsadura termikoa | Industriako hozketa. Zentral termikoak eta nuklearrak. | Tenperaturak gora egiteagatik oxigenoaren disolbagarritasuna gutxitu egiten da. Honen ondorioz, bertako fauna eta flora alda daiteke. |