|
Ur azala zera da: ibaia aztertzerakoan urak hartzen duen ibilguaren zatia. Horregatik, ez da beti berdina izaten, aldatu egiten da euriteetan edo lehorteetan. Gainera, desberdina izaten da lekuaren arabera, ez baita berdina izaten ibaiaren sorburuan edo kilometro batzuk beherago. Horrela, goiko ibilguetan ibaiak meharrak izaten dira, gehienetan 5 metro baino estuagoak. Beherago, ordea, ibilgua zabaldu eta ura mantsoago jaisten da.

|