|
Lurzoruaren ezaugarri geologikoen eta lurraren maldaren arabera, ibaien ohantzeak desberdinak izaten dira. Malda ere desberdina izaten da ibilguaren arabera. Goiko ibilguan batez ere harri handiak dira nagusi eta batzuetan jatorrizko harria ere azaleratzen da. Ibaian behera joanez gero, berriz, ohantzean errekarriak egoten dira eta leku lasaiagoetan legarra, hondarra eta lokatza. Uholdeei aurrea hartzeko aitzakiaz batzuetan ibaien ohantzea hormigoiz estaltzen da eta horrela ohantzeak berezko ezaugarri guztiak galtzen ditu.
|