|
Ibaibazterretan sarritan landaretzarik gabeko ingurua egoten da, urak euri garaietan baino estaltzen ez duena. Inguru horri itxurazko ohantzea deitzen zaio. Ohantze horren zabalera neurtuta klimaren urtarokotasunari buruzko informazioa jakin dezakegu. Izan ere, ibaiaren emaria eta, beraz, eurien erregimena zenbat eta erregularragoa, hainbat eta estuagoa izango baita itxurazko ohantzea.

|