|
Zabalera bezala, sakonera ere desberdina izaten da ibaiaren ibilbideko lekuaren arabera. Goiko ibilguan sakonera normalean txikia izaten da, ur lasterreko lekuetan eratzen diren putzu txiki eta berezietan izan ezik. Ibaiaren bokaletik gertu, berriz, ibaiak sakonagoak izaten dira eta urbilduak sarriago eratzen dira.
|