Atal honetan ibai-ibilgutik hurbil edo ibai-ibilguan bertan dauden eraikuntzak aztertzen dira; izan ere eraikuntza horiek ibaiaren dinamikan aldaketak eragiten dituzte.
Presak oztopo dira ibaian, eta hainbat animaliarentzat gaindiezineko oztopoa gainera. Hala, hainbat espezie-populazio zatitu egiten dituzte eta zenbait arraini euren ziklo biologikoa osatzea galarazi egiten diete, hainbat espeziek ibai-tarte desberdinak erabiltzen baitituzte euren bizitzako aldi bakoitzean. Hori ekiditeko ubide bereziak eraikitzen dira presen inguruetan; halere, jasotako datuetan ikus daitekeen bezala, horiek urriak dira.
Presek, gainera, berez ibaian zehar isuriko litzatekeen ura gordetzen dute; horrek ur-emaria aldatzea dakar eta, ezinbestez, baita bertako ekosistema guztiak aldatzea ere.
Kanalizazioen helburua ura hobeto garraiatzea da (batez ere uholde-lautada eraikuntzaren batek betetzen duen guneetan); horretarako, ibar-basoak ezabatu eta ibai-ibilgua makina handien bidez berdintzen da: horrela hainbat ingurune deuseztatu eta ibaia ekologia-balio urriko ubide bihurtzen da.
ALDAKETA MOTA Mediterranear isurialdea Kantauriar isurialdea
(aukera bakoitzari dagokion kopurua)
PRESAK
Presa kopurua, guztira 10 115
Arrainentzako bidea 1 41
KANALIZAZIOA
Erabatekoa 1 74
Zati batean 7 87
Hormekin 2 99
Harri lubetarekin 4 58
Hondoa hormigoiz estalia 0 23
Ibaia lurperatuta 2 12
UHOLDE LAUTADAREN OKUPAZIOA
Industriala 5 62
Bizilekua 8 74
Urbanizatua 1 39
Bideen azpiegiturak 2 70
Kontrolik gabeko zabortegia 0 26
URAREN KUDEAKETARI LOTUTAKO ERAIKINAK
Edateko uren araztegia 0 4
Ur zikinen araztegi 0 9
Ur emaria neurtzeko gunea 0 7
Urak biltzeko eraikin eta azpiegiturak 4 11
|