Zabor handiek inpaktua eragiten dute paisaian, espezieen habitat fisikoa aldatzen dute eta hainbat aldaketa eragiten dute; besteak beste, uraren kutsadura. Etxeko zaborrak izan dira bi isurialdeetako uretan eta ibai ertzetan aurkitutako gehienak. Ugariak izan dira, halaber, bereziki ibaien ertzetan pilatutako eraikuntza lanetako hondakinak.
TAMAINA HANDIKO HONDAKINAK
Mediterranear isurialdea Kantauriar isurialdea
Uretan Ibaiertzetan Uretan Ibaiertzetan
Obretako hondakinak 9,3 22,2 16,2 26,7
Metalezko objektu handiak 13,3 13,3 8,9 9,3
Altzariak eta etxetresna elektrikoak 4,4 8,9 5,6 9,8
Etxeetako zaborrak 22,2 27,8 15,2 31,8
Neumatikoak 4,4 2,2 7,5 9,8
Unitateen % zenbatetan adierazi den
|