Uraren kalitatea alderdi kualitatiboen eta parametro fisiko-kimikoen arabera neurtzen da. Programa honetan, neurketak ibaian bertan eta han batzen ibaira diren ur-lasterretan (hodiak, ibaiadarrak, erreka txikiak, etab.) egin ohi dira.
Gehien antzemandako ezaugarria ibaiko landarediaren aniztasuna da, eta horrek ikaragarrizko arazoak sor ditzake ibaian.
ITXURA Mediterranear isurialdea Kantauriar isurialdea
Usain txarra 16,9 21,8
Hildako arrainak 6,5 3,2
Aparra 11,7 11,7
Olioa 9,1 11,9
Landare ugari uretan 29,9 30,5
Zenbat ur-lasterretan adierazi den
Parametro fisiko-kimikoen batez besteko balioak gidatzat hartzen diren baloreen artean daude; nitritoa da salbuespena: bere gida balioa 0,5 mg/l da, eta, neurri horretatik beherako kopuruak onargarriak dira ekosistemarentzat. Aurtengo neurketan, Mediterraneoko isurialdeak mugatik hurbilegi dauden balioak ditu; Kantauriko isurialdean, berriz, muga hori erabat gaindituta dago.
PARAMETROA Mediterranear isurialdea Kantauriar isurialdea
Zabalera 117,29 zm 112,27 zm
Sakonera 16,82 zm 30,18 zm
pHa 7,6 7,20
Nitratoak 27,69 mg/l 19,31 mg/l
Nitritoak 0,42 mg/l 1,5 mg/l
Oxigenoa 9,5 mg/l 10,89 mg/l
Tenperatura 12,38ºC 14,08ºC
Jasotako batez besteko balioak
Ornogabe bentikoak uraren kalitatea ezagutzeko erreferentzia baliagarriak dira, izan ere, horietako espezie berezi batzuk ibaian izateak edo ez izateak ibaiko uraren kalitatea nolakoa den adieraz dezakete. Kanpaina honetan jasotako datuen arabera, bi isurialdeetako bloke gehienek ur-kalitate onargarria dute.
Mediterranear isurialdea
Uraren kalitatea nolakoa den adierazten duten unitateen ehunekoa

Kantauriar isurialdea
Uraren kalitatea nolakoa den adierazten duten unitateen ehunekoa

|