Uraren hainbat ezaugarri kualitatibo behatuz eta parametro fisiko-kimikoak neurtuz, aztertutako ibaietako uraren kalitatearen berri izango dugu.
Uraren kalitatea txarra dela erakusten duten adierazle kualitatiboen artean, aparra aurkitu dugu isurialde mediterranearrean eta usain txarra, berriz, isurialde kantauriarrean aztertutako ibai askotan.
ITXURA Mediterranear isurialdea Kantauriar isurialdea
Usain txarra 11,1 15,9
Hildako arrainak 4,4 3,3
Aparra 16,7 12,5
Olioa 11,1 9,8
Landare ugari uretan 13,3 7
Zenbat ur-lasterretan adierazi den
Aztertutako parametro fisiko-kimikoen batez besteko balioak onargarritzat hartzen diren tarteen barnean daude; horrek ez du esan nahi, ordea, laginketa guztien emaitzak onak izan direnik; ez dugu ahaztu behar taulan adierazten diren balioak jasotako balioen batez bestekoak direla.
PARAMETROA Mediterranear isurialdea Kantauriar isurialdea
pHa 7,6 7,3
Nitratoak 15,1 mg/l 6,9 mg/l
Nitritoak 0,5 mg/l 0,9 mg/l
Oxigenoa 8,6 mg/l 9,8 mg/l
Tenperatura 11,9ºC 14,7ºC
Jasotako batez besteko balioak
Analisia osatzeko, uretako ornogabeen presentzia edo falta aztertzen da, uraren kalitatearen adierazle biologikoak baitira. Grafikoetan ikus daitekeenez, bi isurialdeen kalitatea ona edo ertaina izan da aztertutako tarte gehienetan.
Mediterranear isurialdea
Uraren kalitatea nolakoa den adierazten duten unitateen ehunekoa

Kantauriar isurialdea
Uraren kalitatea nolakoa den adierazten duten unitateen ehunekoa

|