Aurreko urteetan bezala, aurten ere ibaialde'05 kanpaina bultzatu da, Euskal Autonomia Erkidegoko ibaien eta ibaiadarren egoera aztertzeko eta ezagutzeko. Honako zerrenda honetan, kanpaina honetarako proposatu diren ibaiak eta ibaiadarrak zehazten dira:
ARABA
1. Baia ibaia.
2. Ega ibaia eta Berrozi, Igoroin, Musitu eta Zirauntza ibaiadarrak.
3. Ebro ibaia eta Grande ibaiadarra.
4. Omecillo ibaia eta Tumecillo ibaiadarra.
5. Puron ibaia.
6. Zadorra ibaia eta Alegria, Ayuda, Batan, Barrundia, Bostibaieta, Errekaleor eta Zaia ibaiadarrak.
BIZKAIA
1. Artibai ibaia eta Urko ibaiadarra.
2. Asua ibaia.
3. Barbadun ibaia eta Kotorrio eta Kolitxa ibaiadarrak.
4. Butron ibaia.
5. Kadagua ibaia eta Azordoiaga, Herrerias eta Izalde ibaiadarrak.
6. Castaños ibaia eta Ballonti ibaiadarra.
7. Gobelas ibaia eta Larrañazubi eta Bolue ibaiadarrak.
8. Ibaizabal ibaia eta Aranzelai, Lekubaso eta Mañaria ibaiadarrak.
9. Lea ibaia eta Ballestegi eta Ikaran ibaiadarrak.
10. Nerbioi ibaia eta Larunbe eta Zeberio ibaiadarrak.
11. Oka ibaia eta Paguko erreka.
GIPUZKOA
1. Abendaño-Iñurritza ibaia.
2. Bidasoa ibaia eta Hirugurutzeta, Jaizubia, Mokozorrotz eta Ugalde ibaiadarrak.
3. Deba ibaia eta Angiozar, Aramaio, Ego, Madariaga eta Oñati ibaiadarrak.
4. Ibaeta ibaia.
5. Oiartzun ibaia eta Arditurri, Molinao eta Zubitxo ibaiadarrak.
6. Oria ibaia eta Agauntza, Amezketa, Amundarain, Araxes, Berastegi, Leitzaran eta Santixo ibaiadarrak.
7. Saturraran ibaia.
8. Urola ibaia eta Altzolaras, Aratz, Errexil eta Narrondo ibaiadarrak.
9. Urumea ibaia eta Barkaiztegi, Landarbaso eta Oianume ibaiadarrak.
Ibaiak iristen diren lekuaren arabera, bi isurialde bereiz daitezke EAEn: isurialde mediterraneoa eta Bizkaiko golkoko isurialdea. Urak Ebro ibaira isurtzen dituzten ibaiak isurialde mediterraneokoak dira, eta urak zuzenean Bizkaiko golkora isurtzen dituztenak, berriz, Bizkaiko golkoko isurialdekoak.
|