Ondoko zerrendan laginketetan aurkitutako zabor moten ehunekoak zehazten dira; ikus daitekeenez, aurkitutako hondakinen tipologia oso zabala da. Hondakin horiek guztiak egon behar ez luketen tokietan azaldu dira, eta bertako ekosistemen osagai bakoitzari kalte egiten diote. Zabor horiek ibaietan egotearen arrazoi nagusiak jende askoren axolagabekeria eta pertsonen kontzientziarik eza dira, beren hondakinak edozein lekutan eta erreparorik gabe uzten baitituzte. Ibaialde bezalako Ingurumen Hezkuntza programek biztanleria ohartaraztea eta ingurumenarekiko errespetu handiagoko jarrerak sustatzea dute helburu.
ZABOR MOTAK
Mediterranear isurialdea Kantauriar isurialdea
Uretan Ibaiertzetan Uretan Ibaiertzetan
Plastikozko hondakinak 14,3 40,2 41,4 59,2
(poltsak, enbalatzeko zintak)
Plastikozko ontziak 6,5 19,5 27,6 44
(edarienak, garbigarrienak)
Poliestirenoa 2,6 2,6 4 10,6
Poliuretano aparra 1,3 0 1,9 4
Latak 5,2 18,2 16,2 32,9
Beirak 2,6 10,4 17 28,6
Ehunen hondakinak 2,6 7,8 8,8 25,7
Paperak, egurrak 5,2 20,8 27 40,8
Janarien hondakinak 2,6 2,6 6,6 11,4
Uzten hondakinak 0 6,5 3,4 7,2
Olioak, koipeak (latak) 1,3 6,5 6,6 6,9
Gai kimikoen ontziak 0 2,6 0,8 1,6
Higiene-gaien kondakinak 9,1 10,4 2,4 4
Pilak 0 1,3 2,4 3,7
Unitateen % zenbatetan adierazi den
|