Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Aztertu
  6.  
  7. Ibaialde

WAI-A

Ibaietako landaretza


Ibai bazterretan ekosistema oso dinamikoak eratzen dira. Lehorteetan ur eta elikagai eskasia izaten da; euri asko egiten duen garaietan, berriz, urak ibai bazterrak estali eta indar handiz higatzen ditu.

Ibaietako landaretza ongi moldatuta egoten da eta giroko hezetasun mailaren arabera banatzen da.

    LANDARETZA MOTA                                   EZAUGARRIAK

1.ZONA   Ibaiertzeko landaretza Landareak erabat uretatik kanpo egoten dira, baina ezinbestekoa dute lurreko hezetasuna.

2.ZONA   Lezkadia                   Landareak ur sakonera txikira egoten dira.

3.ZONA   Landare urtarrak       Sustraiak eta hostoak uretan egoten dira, uretatik kanpo loreak baino ez.

4.ZONA   Alga zelulabakarrak        Uretan libre ibiltzen dira.

Ibaiertzeko landaretzak zeregin garrantzitsua betetzen du. Izan ere...

  • Ibaiertzak sendotzen ditu eta uraren higadura efektua gutxitzen du.
  • Materialak sedimentatzen laguntzen du eta, horrela, ureztatutako lurraren emankortasuna areagotzen du.
  • Uraren tenperatura eta uretara iristen den argi kopurua egokitzen ditu.
  • Animali espezie askori babeslekua eta kumeak hazteko eta atseden hartzeko lekua eskaintzen die.
  • Lurrazpiko urak eta ur freatikoak arazten ditu.

Euskal Autonomia Erkidegoko ibaiertzeko landaretza batzuetan arriskuan egoten da. Hain zuzen ere, mehatxu nagusiak ubideraketak, urbanizazioak eta laborantza lanak izaten dira. Faktore horiek desberdin eragiten dute iparraldeko isurialdean eta hegoaldekoan. Izan ere, isurialde atlantikoko ibaiak sarritan ubideratuta egoten baitira eta ibilgutik gertu instalazio urbano eta industrial asko egoten dira. Ebrora ematen duten ibaietan, berriz, ibaiertzentzako ingurugiro arrisku nagusiak landako jardueren ondoriozkoak dira.

 

 

Azken eguneratzea: 2006/10/23