Ura betidanik baliabide garrantzitsua izan da eta hainbat gauzatarako erabili da: edateko, ureztatzeko, energia hidroelektrikoa sortzeko, etab. Horrek hainbat azpiegitura eraikitzea ekarri du: batetik, presak; edateko uren araztegiak, ur zikinen araztegiak etab., ur-hornidura bermatzeko; eta, bestetik, uraren indarra erabiltzeko zentral hidroelektrikoak, errotak eta burdinolak.
Urak sortzen duen aberastasunak herriguneak ibaiertzetan finkatzea ere bultzatu du, eta horren ondorioz, ibilguak kanalizatu egin dira.
Ibaiko ekosistemei ezarritako presio horrek aldaketak eragin dizkie izaki bizidun askori, eta flora eta fauna espezie batzuk desagertzea ere ekarri du.
Zenbait ibilgune hidrografikoren kudeatze planetan egoera hori hobetzeko ekimenak abian jarri dira (presetan arrainentzako kanalak eraikitzea, bertako erriberako basoa berreskuratzea, bertako fauna espezieak berriro sartzea, etab.).
ALDAKETA MOTA Mediterranear isurialdea Kantauriar isurialdea
(aukera bakoitzari dagokion kopurua)
PRESAK
Presa kopurua, guztira 10 113
Arrainentzako bidea 3 25
Jatorrizko erabilera (ezaguna)
Errotak 1 37
Burdinolak 0 6
Zentral hidroelektrikoak 2 9
Ureztatzea 1 11
KANALIZAZIOA
Erabatekoa 8 112
Zati batean 8 85
Hormekin 5 132
Harri lubetarekin 6 61
Hondoa hormigoiz estalia 1 18
Ibaia lurperatuta 0 16
UHOLDE LAUTADAREN OKUPAZIOA
Industriala 2 73
Bizilekua 4 76
Urbanizatua 7 55
Bideen azpiegiturak 13 51
Kontrolik gabeko zabortegia 3 41
URAREN KUDEAKETARI LOTUTAKO ERAIKINAK
Edateko uren araztegia 0 3
Ur zikinen araztegi 2 12
Ur emaria neurtzeko gunea 0 8
Urak biltzeko eraikin eta azpiegiturak 10 15
|