Ibaietan elkartzen diren ibai adarretako zein hodi eta kanaletako ur-lasterren arazo larriena uretan dagoen landaretza ugaria da. Eutrofizazioa deituriko fenomeno horrek, muturreko egoerara joanda, uretan anoxia (oxigeno falta) eragin dezake eta, ondorioz, bertan bizi diren izaki bizidunentzat arriskua sortu.
ITXURA Mediterranear isurialdea Kantauriar isurialdea
Usain txarra 5,9 13,5
Hildako arrainak 1 3,6
Aparra 10 8,6
Olioa 1 7,7
Landare ugari uretan 21,8 18,8
Zenbat ur-lasterretan adierazi den
Neurtutako parametro fisiko-kimikoei dagokienez, kezkagarriak dira aurkitu diren nitrito balioak; nitritoa berez beti egon ohi den arren, 0,5 mg/l baino kantitate handiagoak kaltegarriak baitira izaki bizidunentzat.
PARAMETROA Mediterranear isurialdea Kantauriar isurialdea
Zabalera 81,8 zm 155 zm
Sakonera 16,4 zm 26,6 zm
pHa 7,4 7,1
Nitratoak 21,5 mg/l 15,8 mg/l
Nitritoak 0,7 mg/l 0,8 mg/l
Oxigenoa 9,6 mg/l 10,4 mg/l
Tenperatura 10,8ºC 12,4ºC
Jasotako batez besteko balioak
Ornogabe bentikoen azterketa lagungarria izan daiteke gure ibaietako uren kalitatea ebaluatzeko.
Mediterranear isurialdea
Uraren kalitatea nolakoa den adierazten duten unitateen ehunekoa

Kantauriar isurialdea
Uraren kalitatea nolakoa den adierazten duten unitateen ehunekoa

|