Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila

euskadi.net

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Ingurumena
  4.  
  5. Aztertu
  6.  
  7. Ibaialde
 
Nola neurtzen da uraren kalitatea? Ibaien eta ibai adarren kalitatea. Emaitzak 2003


Ibaian nahiz bertara isurtzen diren korronteetan (hodietan, ibaiadarretan, erreketan…) hainbat alde kualitatibo aztertuz eta zenbait parametro fisiko-kimiko neurtuz, aztertutako uren kalitatea nolakoa den jakin ahal izango dugu. Datu horiek uraren kalitatearen adierazgarri diren hainbat ornogabe bentikoren presentzia edo gabezia aztertuz osatu ahal izango dira.

Gehienbat nabarmendutako ezaugarri negatiboak isurialde mediterranearreko aparrak eta kantauriar isurialdeko kiratsa izan dira.
Uretako hainbat konposatu kimikok, -fenolak, hainbat hidrokarburo, kloroa, deskonposatzen ari den materia organikoa edo alga eta onddoek askatutako esentziak-, usaina eman diezaiokete urari, oso kontzentrazio txikitan egon arren.

Detergenteek aparra sortu eta fosfatoa gehitzen diote urari (eutrofizazioa); halaber, murriztu egiten dute ibaiek beren urak arazteko berez duten gaitasuna, bakterioen aktibitatea zaildu egiten baitute; eta oztopatu egiten dituzte araztegietan gertatu ohi diren malutapen prozesua (solido txikiak, erreaktibo kimikoen bidez, sedimentagarriak diren solido handiagoei eransten zaizkie) eta sedimentazioa.

ITXURA                         Mediterranear isurialdea         Kantauriar isurialdea

Usain txarra                             24                                         29,7

Hildako arrainak                        4                                           8,2

Aparra                                    52                                         10,7

Olioa                                      1,6                                        10,5

Landare ugari uretan                 4                                           9,1

Zenbat ur-lasterretan adierazi den

 

Parametro fisiko-kimikoei dagokienez, lortutako datuen batez bestekoa onargarriak diren balioen barnean sartzen da, baina ez dugu ahaztu behar batez besteko balioak direla eta unitateetan lortutako datu guztiak ez direla positiboak izan.

PARAMETROA                Mediterranear isurialdea             Kantauriar isurialdea

pHa                                       7,3                                             7,32

Nitratoak                                8,03  mg/l                                    8,61 mg/l

Nitritoak                                 0,24  mg/l                                    0,89 mg/l

Oxigenoa                                9,24 mg/l                                     9,6 mg/l

Tenperatura                            11,45ºC                                      13,51ºC

Jasotako batez besteko balioak

Aipatu dugun bezala, ornogabe bentikoak uraren kalitatea ezagutzeko erreferentzia dira, hainbat espezie bereziren presentzia edo gabezia kontuan hartuz gero. Azken kanpaina honetan bi isurialdeek ur-kalitate oneko unitateen portzentaje handia erakutsi dute.

Grafiko: Uraren kalitatea mediterranear isurialdean

 

 

Grafiko: Urauen kalitatea kantauriar isurialdean

 

 

Azken eguneratzea: 2006/10/24