Ibaiak zeharkatzen duen haranari dagokionez, hiru morfologia bereiz daitezke: V itxurako haranak malkartsuak eta itxiak dira; U itxurakoak leunagoak dira; eta lauak, berriz, haran irekiak dira.
Kasu guztietan ez bada ere, oro har, morfologia horiek bat datoz gorago aipatu ditugun ibai-ibilgu desberdinekin.
Grafikoetan ikus daitekeenez, aztertutako haran gehienak U itxurakoak dira; hori, laginketa gehienak ibaien erdiko tarteetan egin izanaren ondorio bide da.


|